GORA EUSKARA!

Kultura eta hezkuntzaren bitartez euskara sustatzeko helburuz ekimen-eskaintza desberdinak uztartzen diren gunea.

INFO +

gora@goraeuskara.org

  • Aurki blog berria

    Kultura eta hezkuntzaren bitartez euskara sustatzeko helburuz ekimen-eskaintza desberdinak uztartzen diren gunea

  • Gora Euskara bloga eta ekimena sustatzeko kamisetak
  • Athleticeko Mikel San Josek Gora Euskara bloga eta ekimena sustatzeko kamiseta darama

    Athleticeko Mikel San Josek,
    Gora Euskara kamiseta darama.
    Zuk zergatik ez?

GORA

Gu ta gutarrak! Gure hizkuntza sustatu eta bizitzeko!

EUSKARA

Gure haurra, gure altxorra; kantatzeko, jolasteko, ikasteko...

Nor gara gu? Euskaldunak gara gu

Ene Kantak 2011. urtean sortu genuen Nereak eta nik neuk, Urkok. Etorkizunera edo urrutira begiratu gabe eta euskarazko materiala sortzeko asmoz. Biok irakasleak gara eta gurasoak. Gure hizkuntzan hezitzeko eta gozatzeko, material falta sumatzen genuen eta Nerea artista bat denez eta nik idaztea gustoko dudanez, kantak egitea erabaki genuen. Gainera, koordinazioa lantzeko eta ongi pasatzeko, abesti bakoitza dantza batekin elkartzea erabaki genuen. Gure lagunak dantzan eta kantari jarri genituen eta gainera erabaki garrantzitsua hartu genuen: euskararen alde egiten dutenei ahal genuen moduan laguntzea. Halaxe, Sortzen izan zen gure lehenengo aukera.

Guretzat, euskara dena da; gure hizkuntza, gure haurra, gure altxorra. Politika guztien gainetik, euskaraz hitz egitea, kantatzea, jolastea, ikastea... hitz batean; euskaraz bizitzea da gure helburua. Helburua baino, amets ederra. Ze polita den euskaraz jendea aritzea kaleetan, dendetan, parketan... Ni behintzat, hizkuntza horretan ahalik eta gehien bizitzea, saiatzen naiz. Dakitenekin egiten ta ikasten ari direnekin, laguntzen. Badakigu zein zaila den toki batzuetan solastea. Non eta gure herrialdean, Nafarroan. Eta nik beti kritikatuko ditut euskaraz dakitenak eta oso "abertzaletzat" dutenen aurrean, erderaz aritzea euskaraz dakitenekin. Beste gauza bat da ez dakitenei; nola esan ikasteko? Lana, haurrak, denbora falta, gogo eza... Beraz; asko-asko estimatzen ditut euskara ikasten duten heldu horien saiakera eta beldurrik gabe: akatsak izan arren, euskaraz saiatzen direnei. Nirekin badakite denek euskaraz egitea gustoko dudala eta gehienetan lortzen dut. Erdera asko maite dut ere bai, nola ez; hizkuntzak erabiltzeko dira eta gure inguru honetan gaztelania da nagusi: baina euskaraz dakienak; halaxe egitea nahi dut nirekin. Bestalde, zer egin ondoan erdalduna badago? Ba nola ez; erderaz; minduta bada ere eta Arzallusek zioen bezala; aukera kentzen ari diogu gure mundu magiko honetan murgiltzea. Ezin asmatu. Nik eta Nereak euskara zabaltzeko egin genuen Ene Kantak, eta ahal den neurrian, euskara aditzea opari onena da.

Gora euskara!!!

Blogaren proiektua laguntzeko

Kamiseta erosi edota blogean parte hartzeko idatzi

DENDA


Iruñeko Karrikiri elkartearen dendan,
Xabier karrika 4an ere kamisetak eskuragarri dituzu.

KAMISETAK
Honako webguneak cookiak erabiltzen ditu. Hemen dituzu gure cookien politika. Jarraitzen baduzu onartzen dituzula ulertuko dugu.
Cookien politika +